Onespen klausula

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakori jarraiki, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak Elekin enpresa titular duen fitxategi batean sartzeko, eta datu horiek bai erregistroa kudeatzeko edo harpidetzeko erabiltzeko, bai administrazio eta kontabilitate kudeaketarako, baita merkataritza eskaintzak eta produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Era berean, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak zerga administrazioari eta bankuei, aurrezki kutxei edo bestelako kutxei lagatzeko, betiere haiek behar bezala babestuta eta zerbitzua garatzeko beharrezkoa denean.

Erabiltzaileak, halaber, bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak ezagutzen dituela adierazten du. 

Xedea

Elekin.net webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko betebeharrak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere.

Webgunean sartuz gero erabiltzeko baldintza orokor hauek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabiltzeko, eta uneoro baldintza orokor hauek errespetatzeko. Zerbitzu emaileak edozer unetan eten ahalko du bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat antzemanez gero.

Zerbitzu emaileak eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako aurre-abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.

Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian ezarritakoari jarraiki, webgunearen arduradunak datu pertsonalak eman dituzten edo emango dituzten erabiltzaile guztiei jakinarazten die haiek bere fitxategi automatizatuan sartuko dituela. Adierazitako fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Zerbitzu emaileak esanbidez adierazten eta bermatzen die erabiltzaileei beren datu pertsonalak ez zaizkiela, inola ere, hirugarren enpresei lagako beren baimenik gabe.