• 11 July, 2014

EleKin taldea orain dela 20 urte baino gehiago ikerketan dabilen diziplina anitzeko pertsonek osatzen dute. Hainbat aldizkari eta nazioarteko kongresuetan 150 argitalpen baino gehiago dituzte, eta partaideetako batzuk errendimenduko altuko hainbat taldeetan hartu dute parte. Halaber, partaideetako batzuk  enpresa pribatuan ere egin dute lan.  Taldearen lan-eremua  alor sozial eta bioingeniaritzan   ingeniaritzaren ezarketa  da. Diziplina anitzeko taldea  hainbat alorreko pertsonek osatzen dute: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika, Industria Antolakuntza, Ingeniaritza Mekanikoa, Matematika Aplikatua  eta Telekomunikazio Ingeniaritza. Nazioarte eta Estatu mailako hainbat ikerketa-proiektuen jardueretan  ibilbide luzea du taldeak,  azken hamar urte hauetan  Bioingeniaritza alorrean garaturiko proiektuetan egin duelarik lan;  zehazki,  metodo ez –inbaditzaileen bidez dementziaren diagnostikora bideraturiko sistema biometriakoetan.

Ikerketa-lerroak:

  • Ingeniaritza biomedikoa
  • Bioingeniaritza
  • Green Tech-ean oinarrituriko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
  • Giza-Robotika
  • Garraio adimentsua
  • Bioseinaleen prozesamendua
  • Euskarri-teknologiak
  • Ez inbaditzailea den Adimen artifiziala