adiUP  irratiko berrien informazioa berreskuratzeko sistema da. Aplikazio honek, sisteman dauden euskara, gaztelania zein frantsesez emititu audio fitxategietatik informazio desberdina erauztea ahalbidetzen du: lokuzioaren hizkuntza, diskurtsoaren gaia, termino interesgarriak zein fitxategiaren iraupena adibidez.

Gainera, erabiltzailearen nahiaren arabera datu-basean txertaturiko audio fitxategien bilaketak egitea ahalbidetzen du. Erabiltzaileak, hortaz, ez ditu audio fitxategi guztiak entzun behar; uneko nahi zehatza betetzen dutenak eskuragarri izango baititu.

Bilaketen emaitza diren fitxategietatik aplikazioak erauziriko informazioa ere ikusgai izango du erabiltzaileak adiUP aplikazioarekin, horrela erabiltzailearentzat erosoagoa bihurtuz eta entzuteko fitxategiak egokienak izan daitezen, denbora galtzea ekidinez.

AdiUP hortaz, sistema eleaniztuna da, hizketaren teknologietan oinarriturik, web-irratitik datozen berriak irisgarriagoak bihurtzen dituena.