Euskal Herriaren garapenean dibulgazio zientifikoa euskaraz gauzatzea funtsezkoa da. Ikerkuntza arloan lanean dihardugunon lana da erronka honi ahal dugun neurrian eustea eta corpusa handizten joatea. Elekin taldeak ekarpena egin nahi du eta erdaraz sortutako artikuluen euskarazko laburpenak egiten hasiko da. “Ikerkuntza euskaraz” atalaren lehenengo ekarpena duzue hau…

slyder_seaet


IWOBI’15 kongresuko lehen egun honetan hamaika ponentzien ekarpenak entzun ahal izan ditugu.

Karmele López de Ipiña (UPV/EHU), Jesús B. Alonso (ULPGC) eta Bernal Rodríguez-Herrera (Costa Ricako Unibertsitateko Biologia Eskola) aurkeztutako lanean bioaniztasunaren eta ingurunearen babesa lortzeko hainbat teknikak proposatu dituzte azterketa akustiko automatikorako eta gizakion entzumenean oinarriturik. Lanketak Doñanan, Costa Ricako “Estrecho”.ko parke naturaletan eta Euskal Herrian burutu dira, beraz, aplikazioak oso inguru ezberdinetarako da baliogarria.

IMG_20150610_163240Saul Calderon Ramirez taldeko lanaren aurkezpena egiten.

Saul Calderon Ramirez-ek aldiz….[gehiago irakurri…]

(2015-06-10)

 


Ekainaren 9en ospatu zen IWOBI’15 kongresuko harrera ekitaldia. Bertan bildu ziren munduko txoko desberdinetako ikerlariak (Euskal Herria, Eslovenia, Kanaria Handiko Las Palmas, Belgika, Madril…), EHUko ordezkari ugari eta IWOBIko babesleak.

IWOBI15-harrera-ekitaldia-ItziarZubia          Karmele López de Ipiña, Igor Alvarez eta Itziar Zubia (hizketan)

4. Biogoiargitu Adimenaren Nazioarteko Kongresua irekitzen Itziar Zubiak (Gipuzkoako Campuseko idazkaria), Igor Alvarezek (EHUko Uda Ikastaroen Zuzendariordea) eta Karmele López de Ipiñak (Elekin ikerkuntza taldeko burua) hitz egin zuten hurrenez-hurren.

Guztiak IWOBI kongresuak irekitzen dituen aukerei buruz hitz egin zuten; elkarren berri izan, ikerkuntza berrien emaitzak trukatu eta maila internazionalean unibertsitate eta pertsonen arteko sareak osatzeko aukeraz hitz egin zuten. Bereziki hunkigarriak izan zen Karmele López de Ipiñak ikerkuntza taldeen arteko elkarlana konprometituaz hitz egin zueneko unea.

[gehiago irakurri]

(2015-06-09)

 


IWOBI 2015: ekainaren 9tik 12ra bitartean, Inteligentzia Bioinspiratua alorrean lan egiten duten ikerlarien lan originalak eta garapen teknologikoak aurkeztuko dira Donostiako Miramar Jauregian burutuko den maila internazionaleko kongresu honetan.

Ekainak 9tik (astertea) 12ra (ostirala) bitartean, Donostiako Miramar Jauregian, 4th International Work Conference on Bioinspired Intelligence (IWOBI’15) ospatuko da. Jardunaldiaren antolatzaileak Euskal Herriko Unibertsitateko, Elekin ikerkuntza taldeko eta Kanaria Handia Las Palmaseko Unibertsitateko kideak dira.

[Gehiago irakurri…]

(2015-06-05)

 


 IWOBI – 2015

IEEE

Conference Record Number #36307

(2015/03/18)

 


Iturria