[English4th International Work Conference on Bioinspired Intelligence

[Castellano] 4ª Conferencia Internacional sober Inteligencia Bioinspirada

Albisteak               Programa              Interesgune nagusiak              Hitzaldi nagusiak            Batzordeak

 

IWOBI 2015: ekainaren 9tik 12ra bitartean maila internazionaleko kongresu honetan, Biogoiargitu adimenaren alorrean lan egiten duten ikerlarien ikerkuntza-lan originalak eta garapen teknologikoak aurkeztuko dira Donostiako Miramar Jauregian.

Ekainak 9tik (astertea) 12ra (ostirala) bitartean, Donostiako Miramar Jauregian, 4th International Work Conference on Bioinspired Intelligence (IWOBI’15) ospatuko da. Jardunaldiaren antolatzaileak Euskal Herriko Unibertsitateko, Elekin ikerkuntza taldeko eta Kanaria Handia Las Palmaseko Unibertsitateko kideak dira.

Kongresu honek maila internazionaleko ikerlariak eta erakundeak biltzea du helburu eta, hala, biogoiargitu adimenaren arloan aurrerapen teknologikoak, ikerkuntzen emaitzak eta garapen berriak partekatzeko gunea bihurtu.

Biogoiargitu adimen-jakintzagaiak sistema biologikoak emulatu eta horien jokamoldea garatzen du, eta bide horretan hardware konfiguragarriak, eta baliabide teknologikoak eta elektronikoak erabiltzen ditu. Xedea, beraz, seinale-prozesamenduaren bitartez biologiarekin zerikusia duten arazoak ebaztea da.

4. Biogoiargitu Adimenaren Nazioarteko Kongresuak ikerkuntza-lan originalak eta aplikazio teknologiko zehatzak bilduko ditu. Hauek dira azalduko diren alorreko gai nagusienak:

  1. Ekosistemak eta enpresa adimenduak: garraio jasangarria, datu-base biometrikoak, segmentazio bereziak, legedia…
  2. Ekosistemak eta bioaniztasunaren babesa: azterketa akustiko automatikoak, ezagutze sistema automatikoak, ezaugarri estatistikoak, sailkapen-sistemak, mikro-egiturak, irudi-prozesamendua…
  3. Ingeniaritza biomedikoari zuzendutako biogoiargitu sistemak: ahozko isurpena, gaixotasunen monitorizazioa, estres emozionalaren azterketa, gaixotasunen antzematea (glaukoma, Alzheimerra, etab),…
  4. Biogoiargitu sistema adimentsuak: transkripzio fonetiko egokitua, hizkera emozionala, robotika industriala…
  5. Aplikazioak: aplikazio zehatzen azalpenak.

Gainera IWOBI’15ean zenbait hizlari gonbidatu egongo dira -Ibone Amezaga, Luis F. Calado eta Xavier Leinekugel- eta hauek izango dira jorratuko dituzten gaiak: ekosistemak eta izakion ongizatea, drogen menpekotasunei lotutako aplikazio konputazionalak eta erloju neuronalak.

 Kongresuaren web-orrialdean (ingelesez) eta Elekin ikerkuntza taldeko gunean (euskara, gaztelania eta ingelesa) informazio gehiago jaso ahalko duzue. Bestalde, Elekineko albisteen atalean, gainera, jarraipen berezia egingo zaio IWOBI’15-ri. Zuzeneko informazioa eduki nahi izanez gero idatzi karmele.ipina@ehu.eus helbidera.